Itxi

Txapeldunen Liga

Gaur, 20:45ean

Final-laurdenak abian, Juventus-Real Madril eta Sevilla-Bayern partidekin

eitb.eus

Astearte honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko bi neurketa hauek, 20:45ean.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo, Real Marilek Turinen egin duen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Gaur jarriko dira abian Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidak, Juventus-Real Madril eta Sevilla-Bayern Munich neurketekin. Bi norgehiagokak, 20:45ean hasiko dira.

Turineko Juventus Stadiumean jokatuko dute Juventusek eta Real Madrilek. Bi talde hauek izan ziren iazko Championseko finaleko protagonistak eta Real Madril izan zen txapelduna, hamabigarrenez bere historian. Astearteko partidarako Pjanicen baja garrantzitsua du Juvek eta Benatiak ere ezingo du jokatu; bi jokalariak zigortuta daude. Hala ere, Allegri entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Chiellini eta Barzaghli. Real Madrilen, bestalde, Zidanek Nachoren baja izango du. Beste jokalari guztiak jokatzeko prest ditu. Entrenatzaile frantziarrak atsedena eman zien Marcelori, Sergio Ramosi, Carvajali, Kroosi, Iscori eta Cristiano Ronaldori, Las Palmasen aurkako partidan.

Sanchez Pizjuan zelaiak ere neurketa handia hartuko du. Sevillak Bayern izango du aurkari. Alemaniarrek 6-0 irabazi zioten Borussia Dortmundi Bundesligan eta titulua garaipen bakarrera dute. Sevillak Banegaren baja garrantzitsua izango du, zigortuta baitago. Bayernen, Lewandowski gol-bolada ezin hobean dago, ia beti egon ohi den moduan.