Itxi

Txapeldunen Liga

Gaur, 20:45ean

Liverpool-Erroma, ezusteko finalerdia Kiev jomugan dutela

Erredakzioa

Bi talde hauek Anfielden jokatuko dute Txapeldunen Ligako finalerdietko joaneko partida astearte honetan.

  • Erroma-Bartzelona. Argazkia: EFE

    Manolas eta De Rossi, Erromak Bartzelona kanporatu zuen partidan. Argazkia: EFE

Liverpoolek eta Erromak Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute gaur Anfield estadioan, 20:45ean. Bayern Munich-Real Madrl finalerdiak baino izen gutxiago du ingelesen eta italiarren artekoak, baina saria berdina izango da; Kieveko finala.

Ingalaterrako taldea da porrotik jaso ez duen bakarra aurtengo Txapeldunen Ligan. Mohamed Salah da kanporaketa honetako izen handietako bat. Liverpooleko jokalaria Erroman ibili zen iragan denboraldian. Jurgen Klopp entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Dejan Lovren erdiko defentsa, baina Adam Lallana, Joel Matip eta Emre Can jokalarien bajak izango ditu.

Erroma moralez gainezka iristen da Anfieldera. Final-laurdenetan Bartzelona kanporatuta ezustekoa eman zuen talde italiarrak. Chelseari irabazi zion multzoen fasean, Atletico Madril gainditu zuen multzoen fasean, Shakthtar Donetsk kanporatu zuen final-zortzirenetan eta Bartzelona txapelketatik at utzi final-laurdenetan. Di Francesco entrenatzaileak zalantza bakarra du hamaikakoari begira; jokalari bat aukeratu behar du Dzekori eta Nainggolani laguntzeko aurrealdean. Diego Perotti, Cengiz Under, Stephan El Shaarawy eta Patrick Schick jokalarien artean aukeratu nbeharko du Di Francescok.

Ustezko hamaikakoak:

Liverpool: Karius; Alexander-Arnold, Lovren, Van Dijk, Robertson; Henderson, Oxlade-Chamberlain, Milner edo Wijnaldum; Mane, Salah eta Firmino.

Erroma: Alisson; Manolas, Fazio, Jesus; Florenzi, De Rossi, Strootman, Kolarov; Nainggolan, Schick eta Dzeko.

Epailea: Felix Brych (ALE).

Zelaia: Anfield (Liverpool).

Ordua: 20:45ean.