Itxi

Txapeldunen Liga

Gaur, 20:45ean

Real Madrilek hamahirugarrena lortu nahi du eta Liverpoolek, seigarrena

eitb.eus

Bi taldeek finala jokatuko dute gaur gauean, 20:45ean, Kieven.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo, Real Madrileko jokalaria. Argazkia: EFE

Real Madrilek eta Liverpoolek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute larunbat honetan, 20:45ean, Kieven (Ukraina).

Madrileko taldeak bere 13. Europako Kopa lortu nahi du, eta historia egin 3. Txapeldunen Liga jarraian irabazita. Iaz Juventus menderatu zuten finalean eta duela bi urte garaipena lortu zuen Atletico Madrilen aurka penaltien txandan. Real Madrilek 2014an ere irabazi zuen Europako Kopa, finalean Atletico Madril gaindituta.

Bestalde, Liverpoolek bere seigarren Txapeldunen Liga eskuratu nahi du. 2005. urtean irabazi zuen bere azken Championsa talde ingelesak. Gainera, Liverpoolek Europako Kopako final bat irabazi zion Real Madrili 1981. urtean.

Balizko hamaikakoak:

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Bale eta Cristiano Ronaldo.

Liverpool: Karius; Alexander-Arnold, Lovren, Van Dijk, Robertson; Henderson, Milner, Wijnaldum; Mane, Salah eta Firmino.

Epailea: Milorad Mazic (SRB).

Futbol Zelaia: Kieveko Estadio Olinpikoa (Ukraina).