Itxi

Motorra

Bat Formula

Fernando Alonso ospitaletik atera da

Erredakzioa

Pilotu asturiarrak ez du ostegun honetan hasiko diren denboraldiaurreko azken entrenamenduetan parte hartuko.

  • Fernando Alonso, ospitatelik irteten. Argazkia: EFE

    Fernando Alonso, ospitatelik irteten. Argazkia: EFE

Fernando Alonsok senda-agiria jaso eta Kataluniako Ospitale Nagusitik atera da. Bertan hiru egun eman ditu pilotu asturiarrak Montmeloko zirkuituan istripua izan eta gero. Ostegun honetan hasiko diren denboraldiaurreko azken entrenamenduetan parte hartuko ez duela jakinarazi du McLaren-Honda taldeak.

Igandean izan zuen istripua Alonsok, horma baten kontra jo eta gero. Ospitalera eraman zuten eta bertan egin zizkioten probek lesio larririk baztertu zuten.

Biharamunean oharra atera zuen McLarenek eta ezbeharra aurretik iragartzea ezinezkoa izan zen "haize parrastatsuak" eragin zuela jakiteta eman zuen.