Itxi

Motorra

Bat Formula

Fernando Alonsok ez du 2015eko aurreneko proban parte hartuko

Erredakzioa

Medikuen gomendioei jarraituz, pilotua ez da Australiako Sari Nagusian izango.

  • Fernando Alonso, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Fernando Alonso, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Fernando Alonsok ez du Melbournen (Australia) jokatuko den Bat Formulako denboraldiko aurreneko proban parte hartuko, medikuen gomendioei jarraituz.

Pilotu espainiarrak istripua izan zuen otsailaren 22an Kataluniako zirkuituan eta, sasoi onean dagoen arren, medikuek kommozio berri batek izan lituzkeen ondorioez ohartarazi dute.

Alonsok gomendioa ulertu eta onartu du, McLarenek jakinarazi duenaren arabera. Jenson Button eta Kevin Magnussen izango dira Ingalaterrako taldearen pilotuak Melbournen.