Itxi

Motorra

Bat Formula

Mercedes, berriro jaun eta jabe

Erredakzioa

Lewis Hamiltonek erdietsi du garaipena Txinako Sari Nagusian; Nico Rosberg bigarren geratu da, eta Sebastian Vettel, hirugarren

0:35

Lewis Hamilton (Mercedes) pilotuak erdietsi du garaipena Txinako Sari Nagusian. Nico Rosberg taldekideak bigarren egin du, eta Ferrari etxeko  Sebastian Vettelek hirugarren.

Podiumeko gizonen atzetik, honela helmugaratu dira puntuak lortu dituzten pilotuak: Kimi Raikkonen (Ferrari), Felipe Massa (Williams), Valtteri Bottas (Williams), Romain Grosjean (Lotus), Felipe Nasr (Sauber), Daniel Ricciardo (Red Bull) eta Marcus Ericsson (Sauber).

Hurrengo lasterketa Bahraineko Sari Nagusia izango da, hilaren 19an.