Itxi

Motorra

Koman zegoen 2014tik

Jules Bianchi Bat Formulako gidari frantziarra hil da

Agentziak | Erredakzioa

"Bizitzen jarraitzeko borroka gaur amaitu da", esan du bere familiak, jarraitzaileei eta lagunei eskerrak emanez.

  • Jules Bianchik 25 urte zituen. Efe.

    Jules Bianchik 25 urte zituen. Efe.

Jules Bianchi Bat Formulako gidari frantziarra goizaldean hil da 2014ko urriaren 5ean Japoniako Sari Nagusian izandako istripuak eragindako zaurien ondorioz. Bianchik 25 urte zituen.

Bianchiren familiak komunikatu bat zabaldu du gidariak Twitterren duen kontu ofizialean eta gainontzeko sare sozialetan. "Azkenera arte borrokan egin du, beti bezala", esan dute.

"Baina gaur bizitzen jarraitzeko azken bataila amatu egin da", zehaztu dute komunikatuan. Horrez gain, jarraitzaileei eta lagunei eskerrak eman dizkiete.

Bianchi Nizako Unibertsitate Ospitalean hil da, gurasoen etxetik gertu, Frantziako hegoaldean. Japonian istripua izan ondoren eraman zuten bertara.

 

="utf-8">