Itxi

Olinpiar Jokoak

Piraguismoa: K-1 slalom

Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi du

Erredakzioa

Kirolari gipuzkoarra onena izan da piraguismoko K-1 mailako slalom proban eta lehen domina lortu du 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan euskal ordezkaritzarentzat.

0:55

Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetako piraguismoko slalom proban, K-1 mailan. Euskal kirolaria onena izan da final handian.

Kirolari gipuzkoarrak hirugarren denbora onena lortu du finalerdietan eta finalerako txartela eskuratu du. Finalean jaitsiera bikaina egin du, denborarik onena ezarrita (98.65). Luuka Jones (101.82) izan da bigarren eta Jessica Fox (102.49), hirugarren.

Chourrautek lehen domina lortu du 2016ko Rioko euskal ordezkaritzarentzat Ander Elosegik (piraguismoa, K-1 slalom), Jonathan Castroviejok eta Ion Izagirrek (txirrindularitzako erlojupekoa) eta Barbara Plak, Amaia Erbinak eta Angela del Panek (7ko Errugbia) lortutako diploma olinpikoen ostean.