Itxi

Olinpiar Jokoak

Dopina

Urrezko domina kendu diote pisu jaurtiketako irabazleari

Erredakzioa

Nadzeia Ostaptxuk bielorrusiarra dopinagatik utzi dute urrezko dominarik gabe. Brontzezkoa Lijiao Gong txinatarrarena da orain, eta Txinak 88. domina lortu du.

  • Nadzeya Ostapchuk, podiumean. Argazkia: EFE.

    Nadzeya Ostapchuk, podiumean. Argazkia: EFE.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak dopinagatik Nadzeia Ostaptxuk atletari urrezko domina kendu diola iragarri du. Bielorrusiarra lehenengoa izan zen pisu jaurtiketan, abuztuaren 6an, baina metenolona aurkitu zuten dopinaren aurkako kontrolen bitartez.

Ostapchukek pisu jaurtiketako proba irabazi zuen Stratfordeko Estadio Olinpikoan, baina positiboa eman zuen, bezperan eta domina irabazi ostean egindako kontroletan. Metenolona debekatuta zegoen Londresko Olinpiar Jokoetan, eragile anabolikotzat hartuta.

Valerie Adams zeelandaberritarra bigarrena izan zen proban, eta orain urrezko domina jasoko du. Evgeniia Kolodko errusiarrak zilarrezko domina izango du orain, eta Lijiao Gong txinatarrak brontzezkoa.

Txinak domina bat gehiago du, beraz. 88 domina ditu orain (urrezkoak, 38), AEBetatik urrun (104 domina; urrezkoak, 46), eta Asiako herrialdeak zenbaki magiko batekin bukatu ditu Olinpiar Jokoak. Pekin 2008 ekartzen du gogora: 2008ko abuztuaren 8an hasi zen, arratsaldeko 8etan.