Itxi

kirolak

Ofiziala da

Rioko Joko Olinpikoetarako sarrerak martxoan jarriko dituzte salgai

Erredakzioa

Merkeenak 15,2 dolarrean salduko dituzte, eta garestienak, berriz, 457,2 dolarrean.

  • Usain Bolt izango da Rioko Jokoetako izarretako bat. Efe.

    Usain Bolt izango da Rioko Jokoetako izarretako bat. Efe.

Rioko Joko Olinpikoetarako azterritarrentzako sarrerak martxoan jarriko dituzte salgai, antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera.

Jokoetan parte hartuko duten 205 herrialdeetako batzorde olinpikoek izango dute sarrerak saltzeko eskubidea esklusiban, baina eskubide hori beste enpresa batzuei utz diezaiekete, Donavan Ferreti Rioko Jokoetako sarreren arduradun nagusiak azaldu duenez.

Brasiletik kanpo izangod iren salmente tokien zerrenda Joko Olinpikoen atari ofizialean izango da martxotik aurrera.

Brasilera sarrerarik gabe iritsten direnek txartela erosteko aukera izango dute Jokoetako lau egoitza nagusietan, 2016ko uztailetik aurrera.

Brasilen Internet bidez brasildarrek bakarrik erosi ahal izango dituzte.

Prezioak

Lehiaketa ezberdinak ikusteko sarrera merkeenk 15,2 dolarrean salduko dira, eta garestienak, berriz, 457 dolarrean.

Hasiera eta amaiera ekitaldietako sarrerei dagokienez, prezioa 76,2 eta 1.753 dolar artean izango da.