Itxi

kirolak

8.126 metro

Txikonek historia egin du, Nanga Parbat lehen aldiz neguan igota

Agentziak | Erredakzioa

Nanga Parbat eta K2 (8.611 metro) ziren, orain arte, neguan igo barik zeuden bi zortzimilakoak.

1:21
Alex Txikon

Alex Txikon mendizale bizkaitarrak eta bere hiru lagunek historia egin dute Nanga Parbat 8.126 metroko mendia neguan lehen aldiz igota, Txikonen taldeak berak aditzera emandakoaren arabera.

Txikonek, Ali Sadpara pakistandarrak, eta Simone Moro eta Tamara Lungfer italiarrek atseden hartu zuten ostegunean 4. Kanpamenduan eta gailurrera goizeko 5:30ak aldera abiatu dira.

Oinarrizko kanpamendutik ikusi dutenez, Txikon eta gainontzekoak arratsaldeko hirurak aldera iritsi dira gailurrera (goizeko 11:00ak Euskal Herrian).

Laugarren kanpamendutik (7.200 metrora) egindako dei labur bateam azaldu duenez, lemoztarra eta bere lagunak "pozik" da, baina eguna "izugarri gogorra eta luzea" izan da.

Nanga Parbat zen K2arekin batera, neguan igo barik geratzen zen zortzi milako bakarra. Txikonek hamar zortzi milako igo ditu jada. Aurreko neguan, gailurreraino igotzea baztertu behar izan zuen bertara iristeko hiru ordu falta zitzaizkionean. Aurten, erronka gauzatzeko asmoarekin itzuli da. Itzuli, eta lortu.