Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Gaueko 22:00etan

Gaur hasiko da Binakako Txapelketa

ERREDAKZIOA

Bengoetxea VI.a - Aretxabaleta eta Artola - Albisu bikoteen arteko lehiak emango dio hasiera txapelketari. Partida zuzenean emango dute, 22:00etik aurrera, ETB1ek eta eitb.eus-ek.  

1:09

2014-2015 Binakako Txapelketa ostiral honetan hasiko da, Oinatz Bengoetxea-Andoni Aretxabaleta eta Iñaki Artola-Jon Ander Albisu bikoteen arteko partidarekin. Donostiako Atano III.-ak jasoko du lehiaketaren lehen hitzordua duguna.

Apirilaren 26a egutegian letra larriz markatu dugun eguna, data horretan jakingo baitugu bikoteren batek Irujo eta Barriola gainditzea lortu baldin baduen. Egun horretan egingo baita Binakako Txapelketaren final preziatua. Baina horretarako, bide luzea egin beharko dute bikoteek, eta horretarako, larunbatean bigarren hitzordua dugu Iruñeako Labriten. Bertan, aurtengo berritasun nabarmena dugun bikote mistoak (Pablo Berasaluze-Aitor Zubieta) debuta egingo baitute Aimar Olaizola eta Mikel Beroizen aurka.

Aipatutako bien ondoren, asteko azkena datorkigu, zeinetan egungo txapeldunak diren Irujo eta Barriola, Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaletaren aurka arituko diren. Eta, aurretiko ligaxka osatzen dute 14 jardunaldietako lehena bukatutzat emateko, Julen Retegi eta Beñat Rezusta debutariak, Xabala eta David Merinoren aurka lehiatuko dira.