Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lehenengo jardunaldia

Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak lehen puntua lortu dute

Erredakzioa

22 eta 19 gailendu zaizkie Artolari eta Albisuri, partida osoan atzetik joan ostean.

1:28

Oinatz Bengoetxeak eta Andoni Aretxabaletak Binakako Txapelketako lehen puntua lortu dute. Landutako garaipena izan da, Artola eta Albisu aurretik izan baitira ia partida guztian, baina azken txanpan kale egin dute.

Oinatz izan da partidako onena. Leitzarra ondo aritu da tantoak errematatzearekoan. Aretxabaleta ere fin aritu da atzeko koadroetan.

Hala ere, partida ia osoan bikote urdinaren mende izan dira. Lehen tantoetan 1 eta 5 aurreratu dira Artola eta Albisu. Ondoren, baina, 11na egin dute. Partida 17na zegoela hautsi da, orduan gorriek bolada ona izan eta partida eta txapelketako lehen puntua poltsikoratu dute.