Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Partida bertan behera

Retegi Bik eta Rezustak irabazi dute, Xalaren lesioarengatik

Erredakzioa

Lapurdiko aurrelariak lunbalgia du, keino txar baten ostean, eta garaipena eman dio aurkariek markagailua aurre zuenean (14-10). Altuna III.a izango da ordezkoa.

Xala

Yves Salaberri 'Xala'ren lesio batek lehenengo puntua eman die Retegi Bi eta Rezustari Binakako Txapelketan. Lunbalgia du Xalak, keinu txar bate egin ostean. Xala eta Merino 14-10 irabazten ari ziren, lesioaren momentuan. Altuna III.ak ordezkatuko du igandean Eibarren, lesioaren ondorioak ezagutzen dituen bitartean.

Xala nagusi izan da partidan, eta urdinek akatsak egin dituzte hasieran. Xalak eta Merinok 9-11ko markagailua jarri dute, baina momentu horretan berpiztu dira urdinak, eta Retegi Bik tantu onak bukatu dituzte.

Retegi Bi eta Rezusta neurketan sartuta eta Xala-Merino aurretik markagailuan (14-10) lesionatu da aurrelaria. Norgehiagoka bertan behera geratu da Tolosan, eta Retegi Bi-Rezusta bikotearentzat izan da garaipena.

n da garaipena.