Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bostetik bost

Ezkurdiak eta Zabaletak garaipenaren bideari eutsi diote

Erredakzioa

Bikoteak Retegi BI eta Cecilio gainditu ditu (22-12) Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako neurketan. Bosgarren puntua eskuratu dute.

  • Zabaleta eta Ezkurdia. Argazkia: EITB

    Zabaleta eta Ezkurdia. Argazkia: EITB

Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak osatutako bikoteak geldiezin jarraitzen du. Tolosako Beotibarren jokatutako neurketan, Retegi BI eta Cecilio baino gehiago izan dira (22-12) eta bosgarren puntua erdietsi dute Binakako Txapelketan. Bostetik bost.

Oraingoan ere partida ona jokatu dute Ezkurdiak eta Zabaletak eta garaipen erosoa lortu dute. Garaipen honekin, lidergoa sendotu dute.

Sailkapena:

1. Ezkurdia-Zabaleta 5-0
2. Artola-Albisu 3-2
3. Oinatz-Aretxabaleta 3-2
4. Berasaluze-Zubieta 3-2
5. Irujo-Barriola 2-3
6. Retegi Bi-Rezusta 2-3
7. Xala-Merino 1-4
8. Olaizola-Beroiz 1-4