Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Beotibarren

Artolak eta Albisuk, aurrerapausoa (21-22)

Erredakzioa

Bikoteak Oinatz Bengoetxea eta Andoni Aretxabaleta hartu ditu mendean, berdintasun handiko neurketan.

  • Artolaren eta Albisuren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artolaren eta Albisuren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Artolak eta Albisuk seigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Tolosako Beotibarren jokatutako 9. jardunaldiko neurketan Oinatz Bengoetxea eta Andoni Aretxabaleta (21-22) mendean hartuta.

Partida parekatua izan da, eta urdinek azken tantoan erabaki dute. Puntu honekin aurrerapausoa eman dute Artolak eta Albisuk txapelketan, eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteari, ordea, finalerdietarako txartela zaildu zaie.

Asteartean, Tolosan ere, Xala-Merino II eta Retegi BI-Rezusta bikoteak arituko dira aurrez aurre.