Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-12 Donibane Garazin

Zortzigarren puntua Ezkurdia-Zabaleta bikotearentzat

Erredakzioa

Bikoteak eskura du finalerdietarako txartela Xala-Merinori irabazita.

1:26
Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak zortzigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan, Donibane Garazin jokatutako 11. jardunaldiko partidan Xala-Merino bikoteari irabazita (22-12).

Gauzak horrela, irabazleek eskura dute finalerdietarako txartela, eta Xala-Merinok, bi garaipenekin, aukerarik ez dute.

Gaur txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: Labriten garrantzirik gabeko partida jokatu dute Martinez de Irujo - Merino eta Urrutikoetxea – Beroiz bikoteek. Bilbokoan, berriz, garaipena lortu beharra du Bengoetxea-Untoria bikoteak, Elezkano II.aren eta Zubietaren aurka.