Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

9 puntu

Ezkurdia eta Zabaleta, finalerdietan

Erredakzioa

Bikoteak Retegi BI eta Rezusta gainditu ditu Munitibarren (22-18) eta finalerdietarako sailkatu da.  

0:00
Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak Binakako Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute Munitibarren jokatutako partidan Retegi BI-Rezusta bikoteari irabazita (22-18). Azken hauek kanpo daude dagoeneko.

Larunbatean bi neurketa jokatuko dira: Mtz de Irujo - Barriola / Artola – Albisu, Ogetan, eta II - Zubieta / Xala - Merino II, Labriten.

Igandean Bengoetxea VI - Aretxabaleta / Urrutikoetxea – Beroiz bikoteen txanda izango da, Eibarren (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera).