Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

12. jardunaldia

Liderrek porrota jaso dute Labriten; eta Irujok lesioa, Oguetan

Erredakzioa

Iberokoak uzkurdura izan du Barriola eta bera 7 eta 4 irabazten zirela. Partida hortxe bertan bukatu da.

1:36

Xala eta Merino II.a Berasaluze II.ari eta Zubietari, txapelketako liderrei, gailendu zaizkie 22 eta 14, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan.

Norgehiagoka orekatuta joan da erdialdera arte. Hala ere, Berasaluze II.ak eta Zubietak jokoa kontrolpean zutela ematen zuen, baina orduan Xala agertu da eta tanto ederrak egin ditu 22ra iritsi arte.

Irujo Oguetan lesionatu da

Juan Martinez de Irujok zorte txarra izan du berriro ere eta lesioa izan du Oguetan, Barriolarekin batera 7 eta 4 aurretik zihoala, Artola eta Albisuren aurkako partidan.

Iberokoa aldagelan sartu da, berriro atera, eta kantxan proba egin du. Baina ezin izan du jarraitu. Ondorioz, partida amaitutzat eman behar izan dute, 7 eta 4koarekin.