Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lesioa

Jokin Altuna eta Abel Barriola, baja Binakakoan

Agentziak | Erredakzioa

Amezketakoak lau aste emango ditu jokatu gabe, belaunean duen lesioaren ondorioz. Leitzako atzelariak berriz min dauka eskuineko eskuan.

1:19

Altuna-Barriola bikoteak ez du Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko, bi pilotariak lesionatuta daudelako.

Jokin Altunak lau aste emango ditu bajan, iragan asteartean, Tolosan, ezkerreko belaunean izandako lesioaren ondorioz. Aitor Mendizabalek hartuko du bere lekua Binakako Txapelketan.

Aspe enpresak aditzera emandakoaren arabera, aurrelari gipuzkoarrak "bigarren graduko bihurdura" du ezkerreko belaunean,  Barriolarekin batera Urrutikoetxea-Beroizen aurka jokatutako partidan izandako lesioaren ondorioz.

Abel Barriolak, berriz, min du eskuineko eskuan eta asteazken goizean proba egin ostean, jokatzeko moduan ez dagoela erabaki du. Xabi Tolosak beteko du bere hutsa.

Mendizabal III.a-Tolosa bikote berriak ostiralean jokatuko dute lehen partida, Atano III.ean, Artola-Albisuren aurka. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.