Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

4. jardunaldia

Irribarriak eta Rezustak lidergoa sendotu dute

Erredakzioa

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu ondoren, Iker Irribarria eta Beñat Rezusta daude sailkapeneko lehen postuan, partida guztiak irabazita.

1:11

Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak osatzen duten bikoteak laugarren partida jarraian irabazi dute Binakako Txapelketan eta sailkapeneko lehen postuan daude, neurketarik galdu gabe. Artola eta Albisu dira bigarren, lautik hiru partida irabazita.

Elezkano II-Zabaleta (hirugarren), Olaizola II-Untoria (laugarren) eta Ezkurdia-Merino II (bosgarren) bikoteak berdinduta daude bi garaipeneko eta bi porroteko balantzearekin.

Azken hiru postuetan daude Bengoetxea VI-Larunbe (seigarren), Urrutikoetxea-Imaz (zazpigarren) eta Altuna III-Barriola (zortzigarren) bikoteak, norgehiagoka bakarra irabazita.

Binakako Txapelketako sailkapena 4. jardunaldiaren ostean:

1. Irribarria-Rezusta (4 garaipen 0 porrot)

2. Artola-Albisu (3 garaipen, porrot 1)

3. Elezkano II-Zabaleta (2 garaipen 2 porrot)

4. Olaizola II-Untoria (2 garaipen 2 porrot)

5. Ezkurdia-Merino II (2 garaipen 2 porrot)

6. Bengoetxea VI-Larunbe (Garaipen 1, 3 porrot)

7. Urrutioetxea-Imaz (Garaipen 1, 3 porrot)

Altuna III-Barriola (Garaipen 1, 3 porrot)