Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Azken jardunaldia

Olaizola II.a eta Untoria finalerdietan sartu dira (22-16)

eitb.eus

Artola eta Albisuri gailendu zaizkie Labriten, eta, ondorioz, urdinak txapelketatik kanpo geratu dira.

Olaizola II.ak eta Untoriak 22 eta 16 irabazi diete Artola eta Albisuri, eta Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan sartu dira. Zazpigarren garaipena lortu dute gaur.

Gorriek hasieratik hartu dute aurrea markagailuan 13 eta 3ko partziala eginda. Alde hori gehiegi izan da urdinentzat, eta ezin izan dute emaitza irauli.

Partidaren gakoa atzeko aldean egon da, Untoria Albisu baino askoz hobeto aritu delako. Urdinen atzelariak huts gehiegi egin ditu, eta Untoria, berriz, oso sendo aritu da.

Ondorioz, Artolak eta Albisuk agur esan diote txapelketari.

Partidako tantoak: 1-0, 4-2, 5-2, 5-3, 7-3, 10-3, 13-3, 13-4, 13-7, 14-7, 15-7, 15-8, 16-8, 16-9, 17-10, 17-12, 18-12, 18-13, 18-15, 19-15, 10-15, 21-15, 21-16, 22-16.