Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdietako ligaxka

Olaizola II.a-Untoria nagusi, Elezkano II.a-Zabaletaren aurka (22-15)

eitb.eus

Gorriek 9 eta 2ko partziala eginda erabaki dute norgehiagoka, bederatzi tanto horiek Aimarrek egin ditu.

0:46
Elezkano Olaizola agurtzen

Olaizola II.ak eta Untoriak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan. Gorriek Elezkano II.ari eta Zabaletari irabazi diete 22 eta 15 Labriten jokatutako neurketan.

Partida orekatua joan da zortzigarren berdinketa egin duten arte, 13na. Ondoren, gorriek bederatzi eta biko partziala egin dute, Aimarren bederatzi tantorekin. Bi bikoteek galdu egin zituzten lehen jardunaldian jokatutako partidak.

Porrot honen ondorioz, Elezkano IIak eta Zabaletak oso aukera gutxi dituzte txapelketako final handian sartzeko.

 

Partidako tanto guztiak

0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 4-2, 5-2, 5-3, 5-4, 5-5, 6-5, 7-5, 7-6, 8-7, 8-8, 8-9, 8-10, 8-11, 9-11, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 15-13, 16-13, 17-13, 18-13, 18-14, 19-14, 20-14, 20-15, 21-15, 22-15.