Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Altuna-Martijari irabazita

Elezkanok eta Rezustak finala jokatuko dute Ezkurdia eta Zabaletaren aurka

eitb.eus

Gorriek Altuna III.ari eta Martijari gailendu zaizkie 22 eta 21,Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatutako partida bizi eta ikusgarrian.

1:27
Rezusta eta Elezkano

Danel Elezkano eta Beñat Rezusta izango dira Joseba Ezkurdiaren eta Jose Javier Zabaletaren aurkariak apirilaren 8an, Bilboko Bizkaial pilotalekuan, jokatuko den Binakako Txapelketako final handian.

Elezkano eta Rezusta finalerako sailkatu dira Altuna IIIari eta Martijari Oguetan gailendu ostean. Partida zirraragarria jokatu dute lau pilotariek, eta gorriek nahitaez lortu behar zuten garaipena finala jokatu ahal izateko. Urdinek, aldiz, ez zuten ezertxo ere jokoan, baina partida irabaziz gero, Olaizola II.a eta Imaz sartuko zitezkeen finalean.

Azkenik, eta azken segundora arte tentsioz beteta izan den norgehiagokan, Elezkanok eta Rezustak 22 eta 21 irabazi diete aurkariei. Altuna III.ak partida bikaina jokatu du, tanto ederrak eginda, baina Amezketakoak ezin izan dio txapelketari garaipen batekin agur esan.

Bikote urdina neurketa apurtzear izan da markagailuan 8 eta 12 aurretik jarri direnean. Baina ondoren, gorriek 14na egin eta 18 eta 16 aurreratu dira. Garaipena bideratuta zutela ematen zuen, baina Altunak eta martijak egoera berriro irauli dute eta 18 eta 21 jarri dira aurretik. Elezkanok eta Rezustak ez dute amore eman, duten guztia eman dute, eta 21na egin ostean garaipena eraman dute eta, horrekin batera, finala jokatzeko eskubidea.

 

Partidako tanto guztiak:

1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 4-2, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 5-6, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 8-9, 8-10, 8-11, 8-12, 9-12, 10-12, 11-12, 11-13, 11-14, 12-14, 13-14, 14-14, 15-14, 15-15, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 18-17, 18-18, 18-19, 18-20, 18-21, 19-21, 20-21, 21-21, 22-21.