Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Urrutikoetxea lehenengo aldiz sailkatu da finalaurrekoetarako

Erredakzioa

Norgehiagoka oso berdindua izan da, fisikoki oso gogorra. Zaratamoko pilotariak lehengo aldiz lortu du finalaurrekoetarako txartela.

0:42
Urrutikoetxea. EiTB

Bilboko Miribillako pilotalekuan partida gogorra ikusiko zela ematen zuen, eta hala izan da. Apustuak, hasieratik oso berdinduta egon dira. Lehenengo tantotik indartsu hasi dira Idoate eta Urrutikoetxea, eta berdinketa bata bestearen atzetik kateatu dituzte.

Idoateren zorte txar eta huts egite batzuen ondorenen, Urrutikoetxeak aurre hartu du markagailuan. Baina Idoatek ez du neurketa galdutzat eman eta lehian jarraitu du. 8-8an neurketa berdintzea lortu du Idoatek, eta, baita, aurretik ere jarri da, baina, ondoren, berdinketa etorri da berriro.

Iruñearrak ez du pilota bat bera ere galdutzat eman, ezta Zaratamokoak ere. Partida gogorra izan da fisikoki bi pilotarientzat, izan ere, berdinketak bata bestearen atzetik errepikatu dira: 12-12, 13-13, 14-14, 17-17,18-18.

Azkenengo tantoetan erabaki da partida. Idoate ezinean aritu da azken momentuetan, eta Urrutikoetxeari Buruz Buruko Txapelketako finalaurrekoetarako txartela eskurtazeko aukera eman dio. Azkenean partida 22-18 bukatu da.

 

Urrutikoetxea-Idoate: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 8-4, 8-5, 8-6, 8-7, 8-8, 8-9, 9-9, 9-10, 9-11, 10-11, 10-12, 11-12, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 14-14, 14-15, 14-16, 15-16, 15-17, 16-17, 17-17, 18-17, 18-18, 19-18, 20-18, 21-18, 22-18.