Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Profesionaltasun faltagatik

Aspek bi hilabeteko zigorra ezarri dio Gonzalezi

Erredakzioa

Enpresak argitui duenez, Azkaineko pilotariak profesionaltasun falta azaldu zuen iragan maiatzaren 4an. Soldatarik eta partidarik jokatu gabe egongo da uztailaren 22ra arte.

  • Sebastien Gonzalez. Argazkia: EiTB

    Sebastien Gonzalez. Argazkia: EiTB

Aspe enpresak jakinarazi duenez, Sebastian Gonzalez pilotaria bi hilabetez zigortuta egongo da soldatarik eta partidarik jokatu gabe. Enpresak argi utzi du pilotariak profesionaltasun falta azaldu zuela iragan maiatzaren 4an Urrutikoetxearen aurka jokatu beharreko partida bertan behera utzita. Ondorioz, pilotaria uztailaren 22ra arte zigortzea erabaki dute. Gonzalez ez zen material aukeraketara joan, eta partidako egunean ez zegoela jokatzeko moduan iragarri zuen, bezperan izan zuen istripuagatik.

Aspek honakoa argudiatu du ohar baten bitartez: "Sebastien Gonzalez pilotaria bi hilabetez zigortuta egongo da soldatarik kobratu gabe eta partidarik jokatu gabe. Profesionaltasun falta azaldu zuen iragan maiatzaren 4an jokatu behar zuen Buruz Buruko Txapelketako partida bertan behera utzita, eta zigortuta egongo da gaur hasi eta uztailaren 22ra arte".