Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Garaipenak

Urrutikoetxea eta Aimar Olaizola finalerdietan dira

Erredakzioa

Zaratamoko pilotariak erraz gainditu du Jaunarena (22-5) eta Olaizola II.a Jokin Altuna baino gehiago izan da (22-8).

  • Olaizolaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Olaizolaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Mikel Urrutikoetxea Buruz Buruko finalerdietarako sailkatu da Ion Jaunarenari erraz irabazita (22-5). Txapelketako hurrengo kanporaketan Oinatz Bengoetxearekin neurtu beharko ditu indarrak Zaratamoko pilariak.

Olaizola ere finalerdietan

Goizuetakoa Altuna III. baino gehiago izan da (22-8) Labriten jokatutako partidan eta finalerdietarako txartela lortu du.

Irujo-Rezusta

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Irujo-Rezusta neurketa (17:00etatik aurrera, Astelena pilotalekutik).