Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Ekainaren 14an

Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak jokatuko dute Buruz Buruko finala

Leire Etxazarra | eitb.eus

Goizuetakoa Juan Martinez de Irujori gailendu zaio finalerdietan , 22 eta 15.

1:25

Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea izango dira aurtengo Buruz Buruko Txapelketako finaleko protagonistak. Biek elkarren aurka jokatzen duten lehen Buruz Buruko finala izango da, eta Olaizola II.a bosgarren txapela lortzeko lehiatuko da.

Goizuetarrak Juan Martinez de Irujori 22 eta 15 gailenduta lortu du finalerako txartela. Aimar nagusia izan da partida hasieratik, eta markagailuan aurretik izan da beti, bi pilotariek huts ugari egin dituzten arren.

Zazpinakoa izan da berdinketa bakarra. Aimarrek bere onena eman du aspaldiko partez, eta Irujo, berriz, makal aritu da, beharbada zangoan dituen molestien ondorioz. Iberokoa finalerdia ez jokatzear izan da, arazo fisiko horien ondorioz.

Finala ekainaren 14an jokatuko da, oraindik erabakitzeke dagoen pilotalekuan.

Hirugarren eta laugarren posturako partida ez da jokatuko, Irujo erdi lesionatuta dagoelako. Beraz, Mikel Urrutikoetxearentzat izango da Buruz Buruko Txapelketako hirugarren postua.

Partidako tanto guztiak: 0-1, 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 2-5, 3-5, 3-6, 3-7, 4-7, 5-7, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 7-10, 7-11, 7-12, 8-12, 8-13, 8-14, 8-15, 9-15, 10-15, 11-15, 12-15, 13-15, 13-16, 13-17, 14-17, 15-17, 15-18, 15-19, 15-20, 15-21, 15-22.