Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Atzerapena

Finala hilaren 28an jokatuko da

Erredakzioa | Agentziak

Oinatz Bengoetxea jokatzeko moduan izango delakoan finala atzeratu egin dute.

  • Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB.

    Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB.

Oinatz Bengoetxeak ezkerreko eskuko atzamar erakuslea hautsi zuen eta ezin izango du Buruz Buruko finala jokatu igande honetan.

Bengoetxeak Bilbon eman du goiza, Victor Galan espezialistarengana joan da bere atzamarra nola dagoen jakiteko. Ondoren bere enpresarekin bilera izan du erabaki bat hartzeko eta azkenean jokatzeko moduan egongo omen da ekainaren 28an.

Bitartean, Olaizola aurkariak, lansaioa egin du Bizkaia frontoian.