Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Gaur, zuzenean

Urrutikoetxea-Olaizola II.a, Buruz Buruko finala

Agentziak | Erredakzioa

Buruz burukoan aritzeko ezaugarri onenak dituen bizkaitarrak pilotak egun duen izarrik handienetarikoaren aurka neurtuko ditu indarrak. Finala zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

01:32

Bilboko Bizkaia pilotalekuak Buruz Buruko finala hartuko du gaur. Bertan, Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak neurtuko dituzte indarrak, Goizuetakoa faborito dela. Aimarrek bere bosgarren txapela jantzi nahi du.

Aurrelari nafarrak esperientzia zabala du alde, txapeldun izan da 2005, 2007, 2012 eta 2013ko edizioetan, eta azpitxapeldun izan da beste lau alditan. Ondorioz, apustuetan dirua bere alde izango da. Urrutikoetxearentzat, berriz, lehen finala izango da, Oinatz Bengoetxeak lesio baten ondorioz partida jokatzeari uko egin ostean.

Bengoetxea VI.ak atzamar bat hautsi zuen finalerako entrenatzen ari zela. Bi asteko atzerapena eman zioten, baina azkenean jokatzeari uko egin behar izan zion, atzamarrak ez baitzuen jokatzeko moduan. Ondorioz, finaleko txartela Urrutikoetxeak lortu zuen, txapelketako sailkapenean hirugarren zegoelako.

Protagonistak

Urrutikoetxeak 26 urte ditu eta Buruz Burukoan aritzeko ezaugarri onenak dituen bizkaitarra da. Historian sartzeko aukera du igandean, 38 urte igaro baitira bizkaitar batek Buruz Buruko txapela azken aldiz jantzi zueneatik. Iñaki Gorostiza izan zen, 1977. urtean.

Hala ere, Zaratamokoarena ez da erronka makala. Lanak izango ditu Aimar Olaizola mendean hartzeko. 35 urteko nafarra sasoi onean iritsi da finalera eta egungo izar handienetako bat da, Juan Martinez de Irujorekin batera.

Buruz Buruko lau txapela, Lau t?erdiko zazpi eta Binakako bi irabazi ditu Aimarrek. Igandeko finala finalaurrekoan Irujori 22 eta 15 irabazita jokatuko du.

Pilotak

Material aukeraketa ostegunean egin zuten bi protagonistek, inolako arazorik gabe. Olaizola II.ak 105,4 eta 105.2 gramoko bi pilota aukeratu zituen, Urrutikoetxeak hartutakoak baino apur bat azkarragoak. Bizkaitarrak aukeratutako pilotek 105,4 eta 104,7 gramoko pisua eman zuten.

Zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da eta finala jaialdi horreko bigarren partida izango da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute jaialdia. Atariko partidan Danel Elezkanok eta Ladis Galarzak Iker Irribarriaren eta David Merinoren aurka jokatuko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olaizola II