Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final handia

Txapelduna, Buruz Buruko ezustekoaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Urrutikoetxeak eta Iker Irribarriak jokatuko dute final handia. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Urrutikoetxea eta Irribarria, material aukeraketan. Argazkia: EiTB.

    Urrutikoetxea eta Irribarria, material aukeraketan. Argazkia: EiTB.

Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak iaz irabazitako Buruz Buruko txapela defendatuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Iker Irribarriaren aurka jokatuko duen final handian. 19 urterekin, Irribarria txapelketako ezustekoa da, eta azken urteetan agertutako pilotaririk distiratsuenetarikoa.

Aramako ezkertiarrak Iker Arretxe, Jon Jaunarena, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea kanporatu ditu finalerako bidean. Historia egin du gipuzkoarrak, debutaren urtean finalera iristen den lehen pilotaria baita, 2004an Juan Martinez de Irujok gauza bera egin zuenetik.

Aspeko aurrelariak indar itzela ematen die bere pilotakadei, eta horri esker iritsi da finalera. Txapelketa osoan inoiz izan den finalistarik gazteena da Irribarria, eta lehen gipuzkoarra 1997tik. Irabaziz gero, marka bat hautsiko luke eta inoiz izandako irabazlerik gazteena litzateke. Momentuz, txapeldun gazteena Ruben Beloki da, 20 urte zituen Buruz Burukoa 1995ean irabazi zuenean.

Urrutik laugarren txapela jarraian nahi du

Irribarria gazteak, hala ere, ez du erronka erraza, aurrean denboraldiko pilotaririk onena izango baitu. Mikel Urrutikoetxea boladan da. Laugarren txapela jarraian irabazteko zorian da 27 urteko zaratamoarra, iazko Buruz Burukoa, Lau t’erdikoa eta 2016ko Binakakoa irabazi ostean.

Joko serioa eginda, Urrtik ez du ia puntu ahulik. Zaratamoko aurrelariak gora egin du pilota munduan eta Irujo eta Olaizola II.a ordezkatu behar duen belaunaldiaren buru da.

Festibala

Finala 17:00etan hasiko den pilota jaialdiko bigarren partida da, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.  Atariko neurketan Altuna III.a-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteek neurtuko dituzte indarrak. 3.000 ikusle inguru espero dira Bizkaia pilotalekuan.

a pilotalekuan.

a pilotalekuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota