Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

22-8

Bengoetxeak finalerako txartela lortu du Urrutikoetxea kanporatuta

Erredakzioa

OInatz Bengoetxeak 22-8 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida eta final handirako sailkatu da.

1:34

Oinatz Bengoetxeak 22-8 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Labrit pilotalekuan jokatu duten Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida eta final handirako txartela lortu du.

Norgehiagokako lehen tantoa Urrutikoetxeak egin du, baina Bengoetxea VI.aren erantzuna azker etorri da, eta hamabi tanto segidan egin ditu Leitzako pilotariak (12-1). Zaratamoko pilotaria ezinean ibili da; saiatu da era guztietan Bengoetxeari aurre egiten, baina Oinatzek ez dio aukerarik eman.

Urrutik aurkako partziala etetea lortu du 12-2koarekin, baina Bengoetxea maila bikainean ibili da, eta beste bost tanto egin ditu jarraian (17-2). Urrutikoetxeari oso maldan gora jarri zaio partida eta markagailua txukuntzea lortu duen arren, garaipena eta finalerako txartela Oinatz Bengoetxeak eskuratu ditu (22-8).

Markagailua tantoz-tanto: 0-1, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, -1, 6-1, 7-1, 8-1, 9-1, 10-1, 11-1, 12-1, 12-2, 13-2, 14-2, 15-2, 16-2, 17-2, 17-3, 17-4, 17-5, 18-5, 18-6, 18-7, 19-7, 20-7, 20-8, 21-8 eta 22-8.