Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Atzerapena

Xala-Retegi BI partida azaroaren 14an jokatuko da, Oñatin

Erredakzioa

Xalak eskuin sorbaldan dauka mina, eta ez du bere burua Retegi BIren kontra jokatzeko ikusten.

  • Xalaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Xalaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Joan den igandean, Eibarren, min hartu zuen Xalak eskuin sorbaldan pilota bat eramateko orduan, eta oraindik minduta jarraitzen du.

Enpresari hala esan dio, ez duela bere burua Retegi BIren kontra jokatzeko ikusten, eta neurketa atzeratu egin dute. Xalak eta Julen Retegik datorren ostiralean, azaroaren 14an, jokatuko dute Oñatin (zuzenean ETB-1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera).

Gauzak horrela, Lau t'erdiko txapelketako partida bakarra jokatuko da asteburu honetan: Oinatz Bengoetxea-Olaetxea.  Igandean binakako partida eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek: Irujo-Cecilio / Retegi-Barriola.