Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Interneten

Finalerako sarrerak salgai daude jada

Erredakzioa

Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, 40 eta 100 euro artean.

  • Olaizola-Irujo, 2014ko final handia.

    Olaizola-Irujo, 2014ko final handia.

Pilotako Liga Profesionalak jakitera eman zuen astelehenean Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko duela 2014ko lau t'erdiko txapelketaren finala.

Azken urteetako bi pilotari onenak arituko dira aurrez aurre: Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola.

17:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak prezio honetan jarri dituzte salgai:

•    Kantxako butaka: (1-48 aulkiak) 100 euro.
•    Kantxako butaka: (49-72 aulkiak) 70 euro.
•    1. pisua (palkoa): 100 euro.
•    2. pisua: 60 euro.
•    3. pisua: 50 euro.
•    Errebotea: 40 euro.

Sarrerak salgai daude jada www.ticketea.com eta www.ticketmaster.es webguneetan.

tan.