Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-17 Olaizolari

Irujok hiru handiak irabazi ditu

Erredakzioa

Juan Martinez de Irujok, 2006an eguin zuen bezala, hiru txapelak irabazi ditu aurten, Buruz Burukoa, Binakakoa eta 4 t'erdikoa. Aimar Olaizolak ezin izan du Iberoko pilotariaren kontra.

1:47

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok laugarrenez neurtu dituzte indarrak Lau t?erdiko txapelketako final batean. Neurketa klasikoa da jada.

Irujok aurtengo hirugarren txapelketa handia irabazi du, Buruz Burukoan eta Binakakoan ere gailendu baitzen. Bigarrenez lortu du urte berean hiru txapel nagusiak janztea, pilotari batek inoiz egindakoa. Aurreneko aldia 2006an erdietsi zuen.

Hasieratik indartsu hasi da Irujo markagailuan abantaila lortuz (8-3), halere Aimar, esnatu, eta neurketa bederatzina jarri du. Iberiko pilotaria berriro ere buru belarri jarri da lanean eta huts eta zortziko partzialarekin partida erabakita utzi du (20-14). Hala eta guztiz ere, azken momentura arte sufritu behar izan du Irujok.

Partida tantoz tanto: 1-0, 1-1, 3-1, 3-2, 5-2, 7-3, 8-3, 9-4, 9-5, 9-8, 9-9, 10-9, 17-9, 20-14, 21-14, 21-17 eta 22-17.

Juan Martinez de Irujo, palmaresa

- 4 t'erdikoa, txapelduna: 2006, 2010 eta 2014
- 4 t'erdikoa, txapeldunordea: 2008, 2009, 2011 eta 2013
- Buruz Buruko txapelduna: 2004, 2006, 2009, 2010 eta 2014
- Buruz Buruko txapeldunordea: 2005, 2012 eta 2013
- Binakako Buruz txapelduna: 2005, 2006, 2009, 2013 eta 2014
- Binakako Buruz txapeldunordea: 2004

Finalerako ibilbidea

Irujok Xalarekin galduta hasi zuen aurtengo Lau t?erdikoa. Ondorioz, Retegi Biri nahitaez irabazi behar izan zion, baina ligaxkako azken partida, Saralegiren aurkakoa, ez zuen jokatu, gipuzkoarra lesionatuta zegoelako. Finalerdietan aise nagusitu zitzaion Oinatz Bengoetxeari.