Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-zortzirenak

Xala eta Retegi Bi, final-laurdenetara

eitb.eus

Azkainekoak 22 eta 18 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Biarritzen jokatutako partidan. Retegi Bi, berriz, aise nagusitu zaio Jaunarenari Bartzelonan, 22-5.

1:32

Xala eta Retegi Bi Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan dira, Iñaki Artolarekin batera. Xalak 22-18 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Miarritzen jokatutako partidan.

Azkaineko pilotariak hasieratik hartu du aurrea markagailuan, baina 3na eta 5na egin ondoren, aldea zabaltzen hasi da: 10-6. Hortik aurrera abnatailari eustearekin nahikoa izan du, Ezkurdiaren bultzadari eusteko. Azkenean, 22-18, Xala final-laurdenetan da.

Retegi Bi, jaun eta jabe

Bartzelonan jokatutako partida oso bestelakoa izan da. Pilotari bakarra izan da kantxan: Retegi Bi. Iruñekoa jaun eta jabe izan da Jon Jaunarenaren aurrean eta 22 eta 5 gailendu zaio.

/strong>