Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Urrutikoetxea eta Xala, Elizondon

eitb.eus

Ostiraleko neurketan ez dago ezer jokoan, gainerako hiru partidetan finalerdiak izango dituzte jomuga.

  • Urrutikoetxea, sailkatuta

    Urrutikoetxea, sailkatuta

Asteburuan honetan jokatuko da 4 t'erdiko Txapelketaren final-laurdenen ligaxkako azken jardunaldia. Urrutikoetxearen eta Xalaren arteko neurketarekin hasiko da hirugarren ea azken jardunaldia Elizondon.

Partidak

Urrutikoetxea eta Xalaren neurketa ostiralean jokatuko da Elizondon, ez dute ezer jokoan. Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en

Mtz. de Irujo eta Retegi BI, larunbatean Iruñean. Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en

Bengoetxea VI.a eta Altuna III.aren arteko partida igandean izango da  Atano III. pilotalekuan. Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en

Olaizola II.ak eta Artolak astelehenean jokatuko dute, Tolosan.