Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-18

Urrutikoetxeak Lau T'erdiko finala jokatuko du, Bengoetxea kanporatuta

M. D. | eitb.eus

Leitzakoak ezin izan du pilotari gaztearekin Labriten. Partida gogorra eta berdinduaizan da, hamar berdinketarekin. Olaizola II.a edo Martinez de Irujoren aurka arituko da Urruti.

0:54

Urrutikoetxea Lau T'erdiko finala jokatzeko sailkatu da, Bengoetxea VI.a kanporatuta (22-18), eta Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko finalerdiko irabazlearen aurka arituko da.

Urrutikoetxearen lehenengo finala izango da kaiolan. Neurketa gogorra izan da, alternatibez betea neurketa osoan zehar. Azkenean, bizkaitarrak irabazi du, erritmo biziagoarekin eta hobeto kokatuta kantxan. Bengoetxea VI.a aldageletara joan behar izan da momentu batez, eta herrenka bukatu du.

Oinatzek nagusi hasi du norgehiagoka Labriten (1-3), baina Urrutikoetxeak markagailua irauli du sakeari esker, 9-6koa jartzeko. Biek lehenengo zati berdindua egin dute, oso lehiatua.

Nafarra aurretik jarri da berriro (9-10), eta berdinduta heldu dira 15 tantoetara. Guztira, 10 berdinketa izan dira markagailuan.

Urrutikoetxea fisikoki hobetu heldu da bukaerara, eta Oinatzen txapa batek eta kontrakantxara bidalitako pilota batek garaipena eman diote.