Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Irujori irabazi dio finalean

Urrutikoetxea txapeldun, partida ikusgarria eginda (22-20)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Bizkaitarrak Lau t'erdiko txapela jantzi du 10-20ko emaitza irauli ostean. Irujok esku-eskura izan du txapelketa laugarren aldiz irabaztea.

1:24

Mikel Urrutikoetxea da Lau t’erdiko Txapelketako errege berria. Asegarceko pilotariak erakustaldia eman du Irujori 12 tanto jarraian eginda, markagailuan 10 eta 20 atzetik egon ondoren.

Neurketako lehen tantoetan, Irujok faborito ematen zuten aurreikuspenak berretsi ditu eta 1 eta 7 aurreratu da markagailuan. Iberokoak eroso jokatu du, zuloak ikusi eta aurkitzen zituen, defentsan sendo aritu da, akats gutxi eginez eta tantoak ondo bukatu ditu. Nafarraren jokoak ez du puntu ilunik izan.

Urrutikoetxeak, berriz, nahikoa izan du nafarraren erritmoari eustearekin.

Momentu horretan, Aspeko nafarra 22ra bidean erraz zihoala zirudien. 10 eta 20 ere izan da goitik,eta hortxe izan da, hain zuzen, finaleko gakoa. Urruti hustuta zirudien, erreakzionatzeko gaitasun fisiko eta psikologikorik gabe. Baina irudikeria hutsa izan da.

Erreakzio ikusgarria

Zaratamoko gaztea tantoak irabazten hasi da, bata bestearen atzetik, Irujo eta zaleak zur eta lur utziz. Iberokoak esku-eskura zuen txapela, Lau t’erdiko laugarrena zitekeena, bere palmareseko hamalaugarrena. Baina gauzak okertu egin zaizkio, goitik behera.

Finalaren azken txanpa gogoan izateko modukoa izan da. 12 tanto jarraian egin ditu Mikel Urrutikoetxeak, 22. tantora iritsi arte, zaleen txaloen eta animoen artean. Bizkaitarrak urteko bigarren txapel handia jantzi du, Buruz Buruko txapelketa irabazi ostean.

 

Partidako tanto guztiak:

1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 1-6, 1-7, 2-7, 3-7, 4-7, 4-8, 4-9, 4-10, 4-11, 5-11, 6-11, 7-11, 7-12, 7-13, 7-14, 7-15, 7-16, 7-17, 8-17, 8-18, 9-18, 10-18, 10-19, 10-20, 11-20, 12-20, 13-20, 14-20, 15-20, 16-20, 17-20, 18-20, 19-20, 20-20, 21-20, 22-20.

, 21-20, 22-20.