Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Kaiolako final handia

Bengoetxea eta Altuna, lau t’erdiko txapelaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Jokin Altunarentzat lehen mailako Lau t’erdiko lehen finala da. Oinatz Bengoetxearentzat, berriz, bigarrena izango da, Olaizolarekin 2012koa 22 eta 8 galdu ostean.

  • Bengoetxeak eta Altunak lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak final batean. Argazkia: EiTB.

    Bengoetxeak eta Altunak lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak final batean. Argazkia: EiTB.

Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak Lau t’erdiko txapela dute jokoan igande honetan, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Kaiolak txapeldun berria izango du arten, ez batak ez besteak ez baitu inoiz Lau t’erdiko txapela irabazi.

Jokin Altunak lehen aldiz jokatuko du Lau t’erdiko final profesionala, 20 urterekin, baina bigarren mailakoa jokatu zuen 2014an Artolaren aurka. Orduan galdu egin zuen, 22 eta 8.

Bengoetxearentzat, berriz, Lau t’erdiko lehen finala izango da, 2012koa jokatu zuen Aimar Olaizolaren kontra, eta 22 eta 9 galdu zuen. Final hura aurtengoaren frontoi berean jokatu zuten.

Txapelduna finalerdietan kaleratu zuten

Leitzakoak Mikel Urrutikoetxea egungo txapelduna gainditu zuen finalerdietan 22 eta 21, eta amezketarrak Aimar Olaizola kaleratu zuen 22 eta 13.

Bengoetxea VI.ak pilotako hiru txapelketa handiak irabazi dituztenen klubean sartu nahi du (Buruz burukoa, Binakakoa eta Lau t’erdikoa): Julian Retegi, Juan Martinez de Irujo, Fernando Arretxe, Aimar Olaizola, Abel Barriola eta Mikel Urrutikoetxea.

Material aukeraketa

Iragan ostegunean, finaleko bi protagonistek norgehiagokarako pilotak aukeratu zituzten eta gustura agertu ziren probatutako materialarekin. Bien iritziz, neurketa "bizia" izango da, eta gakoetako bat errestoan egon daiteke.

Festibala 17:00etan hasiko da, eta, finalaz gain, beste bi partida jokatuko dira: Arretxe II.a eta Beroiz Elezkano II.aren eta Merino II.aren aurka jokatuko dute, eta finalaren ostean, Elordi eta Ceciliok Arteaga eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak.