Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Sei pilotari Lau t'erdiko finalerdietarako hiru txartelen bila

eitb.eus

Joan zen astean Urrutikoetxeak sailkapena lortu ostean, hiru dira oraindik jaberik ez duten hurrengo kanporaketara sailkatzeko txartelak.

  • Victorrek zein Bengoetxeak sailkatzeko aukerak dituzte. Argazkia: EiTB

    Victorrek zein Bengoetxeak sailkatzeko aukerak dituzte. Argazkia: EiTB

Ostiral honetan Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkak bere azken jardunaldiari ekingo dio, gauza asko erabakitzeke egonik. Mikel Urrutikoetxea da final-erdietarako txartela ziurtatuta duen pilotari bakarra, eta beste hiru jokalariak nor izango diren zehazteko hainbat konbinazio daude.

Aurreko bi jardunaldietan jokatutako norgehiagokak kontuan hartuta, honako hauek dira bi multzoetako sailkapenak:

A MULTZOA

Lehen jardunaldia

Olaizola II – Bengoetxea VI: 22-18
Victor – Elezkano II: 22-18

Bigarren jardunaldia

Victor – Olaizola II: 22-21
Bengoetxea VI – Elezkano II: 22-21

Hirugarren jardunaldia

Olaizola II – Elezkano II (Larunbata, 28, Iruñea)
Bengoetxea VI – Victor (Igandea, 29, Logroño)

Sailkapena

1. Victor: 2 garaipen (aldea: +5)
2. Olaizola II: 1 garaipen (aldea: +3)
3. Bengoetxea VI: 1 garaipen (aldea: -3)
4. Elezkano II: 0 garaipen (aldea: -5)

A MULTZOAn pilotari guztiek dute finalerdietara sailkatzeko paradaren bat. Horietatik aukerarik gehien dituena Victor ezkaraitarra da. Garaipenak balio dio, baina bere partida galduta ere sailkatu egingo litzakete, betiere Olaizolak aurreko egunean bere partida galduko balu edota bere norgehiagokan 19 tanto egingo balitu.

Aitzitik, gerta liteke ere Bengoetxea VI.aren aurrean galdu eta aurrera egin ezinda geratzea, baldin eta hiru pilotari egongo balira bi partida irabazita (errioxarra bera, Bengoetxea eta Olaizola) eta egindako eta jasotako tantoen arteko aldea kontra izango balu.

Bere aldetik, Olaizolak txartela ziurtatu izango luke, larunbatean irabaziko balu edota 20 tanto eginez gero. Elezkano, aldiz, irabaztera behartuta dago, eta gainerako emaitzei itxaron beharko lieke.

B MULTZOA

Lehen jardunaldia

Urrutikoetxea – Altuna III: 22-12
Ezkurdia – Artola: 22-14

Bigarren jardunaldia

Altuna III – Artola: 22-7
Urrutikoetxea – Ezkurdia: 22-14

Hirugarren jardunaldia

Urrutikoetxea – Artola (Ostirala, 27, Balmaseda)
Ezkurdia – Altuna III (Igandea, 29, Tolosa)

Sailkapena

1. Urrutikoetxea: 2 garaipen (aldea: +18)
2. Altuna III: 1 garaipen (aldea: +5)
3. Ezkurdia: 1 garaipen (aldea: +0)
4. Artola: 0 garaipen (aldea: -23)

Txapelketako B MULTZOAn, Urrutikoetxeak joan zen asteburuan lortu zuen sailkapenaren ostean, Altuna eta Ezkurdia dira aukerekin geratu diren jokalari bakarrak. Euren kalkuluak errazak dira: igandean, Tolosan,elkarren aurka jokatu beharreko partida irabazten duenarentzat izango da txartela.

Bestalde, ostiralean Balmasedan azken jardunaldia irekiko duen Urrutikoetxea eta Artolaren arteko lehian ez da ezer jokoan egongo, ez behintzat sailkapenera begira.

apenera begira.