Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-20

Agirrek Lau t'erdiko Promozio txapela lortu du, Peñari irabazita

eitb.eus

Jon Ander Peñari irabazi dio iruindarrak Labrit pilotalekuan (22-20), oso bukaera estuan, eta lehen mailarako txartela eskuratu du.

1:14
Agirre

Asier Agirrek Jon Ander Peñari irabazi dio Lau t'erdiko Promozio Txapelketako finalean, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako norgehiagoka handian. Bi pilotariek emozioz beteriko finala jokatu dute.

Peña II.ak 6-0eko partzial batekin hasi du neurketa, baina aurkariak erantzun bikaina eman dio, eta 7-0eko beste partzial baten bitartez, lortu egin du aurretik joatea partida osoan zehar.

Bi pilotariek sakean mina egitea lortu dute. Jon Anderrek gertutik jarraitu du iruindarra, eta Agirrek 5 tantoko aldea baino ezin izan du jarri, partida hasieran.

19na heldu dira bukaerara, eta emozioz beteta egon da finala, baina Agirrek eskuratu du lehen mailan jokatzeko aukera.

 

Markagailuak: 0-6, 7-6, 7-7, 8-7, 8-8, 11-8, 11-9, 14-9, 14-14, 17-14, 17-15, 18-15, 18-18, 19-18, 19-19, 21-19, 21-20 eta 22-20.