Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

62 urte zituela

Jabi Arkarazo pilotari abadiñarra hil da

ERREDAKZIOA

Pilotari profesional gisa arrakasta handia lortzeaz gain, Euskal Telebistako esataria ere bazen Arkarazo. Bihotzekoak jota hil da eta hileta asteazken honetan izango da Durangon.  

1:11

1997ko urrian Jabi Arkarazok agur esan zion pilota ibilbideari. Abadiñon jaiotakoa 1952an, pilota zuen pasio Miamin 17 urterekin debutatu zuenetik. Atzean utzi zituen Ameriketan pasatutako hainbat eta hainbat denboraldi.

Bera pilotari handia eta ingurukoak zer esanik ez. 1992an gailurrera iritsi zen Katxin Uriarte aurrelariarekin batera Euskadiko Txapelketa irabazi baitzuen.

Lanbidez masajista baina pilota asko maite zuen eta Euskal Telebistako esatari izateko ateak zabaldu zitzaizkion eta ez zuen aukera hori galdu nahi izan. Hileta asteazken honetan izango da Durangon.

 

angon.