Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Ostegun honetan

Oinatz Bengoetxearen itzulera

ERREDAKZIOA

Leitzarrak estreinakoz jokatuko du ostegun honetan Errenterian, hilabete baino gehiago frontoietatik aldenduta izan duen lesioaren ondoren.  

  • Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EITB

    Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EITB

Oinatz Bengoetxea pilotaria indarberrituta omen dago, izan ere, astelehenean egindako proben emaitzek eta medikuaren oniritziak horrela bermatzen baitute. Beraz, bere itzuleraren atarian gaude.

Ostegun honetan, estreinakoz jokatuko du hilabete baino gehiago frontoietatik aldenduta izan duen lesioaren ondoren. Hitzordua Errenterian izango da, arratsaldeko 17:00ean.

Leitzarrak ezker eskuko atzamar erakuslea hautsi zuen, buruz buruko finalaren aurreko egunetan Bizkaia pilotalekuan entrenatzen ari zela, eta ondorioz, ezin izan zuen finala jokatuko. Hala ere, oroitzapenen bilduman gordeta gelditu diren uneak dira horiek, eta beste behin ere, egurra emateko prest itzuliko da Bengoetxea.