Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Hilaren 27ra arte

Bilboko Aste Nagusiko torneoa hilaren 25era aurreratu dute

ERREDAKZIOA

Jaialdiko gorabehera guztiak zuzenean jarraitu ahalko dituzue ETB1 katean eta eitb.eus atarian.

  • Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE

    Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE

Bilboko Aste Nagusiko torneoa abuztuaren 25era aurreratu dute; hau da, aurreikusita zegoena baino egun bat lehenago hasiko da. Izan ere, hilaren 27an Athleticek Europa Ligako atariko azken kanporaketa jokatuko du Eslovakiako Zilinaren aurka. Beraz, norgehiagoka guztiek merezi duten arreta izan dezaten, egun horretan ez da pilota partidarik egongo.

Berritasun gisa, aurten Aspe eta Asegarce enpresen arteko bikote mistoak arituko dira. Hori horrela, Mikel Urrutikoetxea-Albisu eta Juan Martinez de Irujo-Merino II.a bikoteak izango dira jaialdia abiatzeko arduradunak, eta zaleen ikuskizun grina asetzeko, biharamunean, abuztuaren 26an, Berasaluze II.a-Zubieta eta Olaizola II.a-Barriola bikoteek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Arestian aipatutako lehen partida zuzenean emango ez dugun bakarra izango da; izan ere, azken bikote misto hauen partida, hilaren 28an jokatuko den Ardoaren Erronka –buruz burukoa eta binakakoa- eta 29an jokatuko den final handia, zuzenean jarraitu ahalko dituzue ETB1en eta eitb.eus atarian.