Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22-18

Gorka Esteban, Lau t'erdiko promozioko txapeldun

Erredakzioa

Errioxarrak 22-18 irabazi dio Erik Jakari promozio mailako Lau t'erdiko txapelketako finala, Adarragan.

0:37

Gorka Esteban Lau t'erdiko promozioko txapeldun izendatu da, igande honetan Erik Jakari 22-18 irabazita. Ondorioz, datorren urtean maila goreneko profesionalekin jokatuko du txapelketa.

Jaka aurretik izan da markagailuan ia partida guztian zehar, baina Gorkak ez du etsi eta emaitza iraultzea lortu du. Ezkaraikoak (Errioxa) hobeto jokatu ditu tanto erabakigarriak eta txapela jantzi du.