Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2017ra arte

Barriolak urtebetez berritu du kontratua ASPErekin

Erredakzioa

Leitzako pilotariak 2017. urteko martxoara arte jarraituko du Eibarreko enpresarekin lotuta. 2016ko martxoan bukatzen zitzaion kontratua eta denboraldi batez luzatu du.

  • Abel Barriola. Argazkia: EFE

    Abel Barriola. Argazkia: EFE

Abel Barriolak urtebetez luzatu du ASPE enpresarekin zuen lortura; 2017ko martxoara arte. Leitzako atzelariak aitortu duenez, oso pozik dago kontratua berritzeagatik.

Barriolak 37 urte ditu jada; honenbestez, profesional mailan jarraitzeko aukera izango du pilotari nafarrak. 2016ko martxoan bukatzen zitzaion kontratua eta gutxienez, 2017ko martxoara arte jarraituko du maila gorenean.