Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu-berritzea

Julen Retegik kontratua berritu du ASPErekin 2017ra arte

Erredakzioa

Retegi BI eta ASPE enpresa bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira. 2017ko apirilera arte luzatu du kontratua pilotari nafarrak.

  • Retegi BI. Argazkia: EiTB

    Julen Retegi. Argazkia: EiTB

Julen Retegik kontratua berritu du ASPE enpresarekin 2017ko apirilera arte. Pilotari nafarrak eta Eibarreko enpresak urtebetez luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua.

Retegi BIk Binakako Txapelketako azken hiru partidak jokatzeko aukera izango du Altuna III.aren ordezko bezala. Ostiralean jokatu zuen lehen partida Merino II.arekin eta 22-10 galdu zuten Ezkurdia-Barriola bikotearen aurka. Txapelketako beste bi partida jokatzeko aukera du oraindik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota