Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Prentsaurrekoa

Juan Martinez de Irujok bihotzeko arazoak ditu

eitb.eus

Sendatu arte pilota utzi behar duela iragarri du, Fernando Vidarte eta Txema Urrutia ondoan zituela.

Juan Martinez de Irujok prentsaurrekoa eskaini du gaur, Tres Reyes hotelean (Iruñea), Fernando Vidarte (ASPEko administratzaile bakarra) eta Txema Urrutia (ASPEko sendagilea) ondoan zituela.

Ibero pilotariak bihotzeko arazoak dituela iragarri du, eta proba gehiagoren zain daudela. 'Gelditu behar dut, baina ez dut agur esan nahi', adierazi du Irujok.

Txema Urrutiaren esanetan, Irujok pilota utzi eta atseden hartu behar du oraingoz, baina ez du bestelako xehetasunik eman nahi izan.

 

 

PALMARESA

· Buruz Buruko txapelduna (2004, 2006, 2009, 2010 eta 2014)

· Binakako txapelduna (2005, 2006, 2009, 2013 eta 2014)

· 4 t'erdiko txapelduna (2006, 2010 eta 2014)

· Nafarroako 4 t'erdiko txapelduna (2006, 2010 eta 2013)

2010 eta 2013)

2010 eta 2013)