Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Asegarce

Mikel Urrutikoetxea 2022ra arte izango da Asegarceko pilotaria

eitb.eus

Zaratamoko pilotariak bost urtez luzatu du Bilboko enpresarekin daukan kontratua.

  • Urrutikoetxea, Asegarcerekin kontratua berritzen / Irudia: Asegarce.

    Urrutikoetxea, Asegarcerekin kontratua berritzen / Irudia: Asegarce.

Mikel Urrutikoetxeak bost urte gehiago luzatu du Asegarcerekin duen harremana. Zaratamokoaren kontratua 2017an bukatzekoa zen, eta berritu ostean, 2022ra arte izango da Urrutikoetxea Bilboko enpresako kirolaria.

Iker Irribarriari irabazi zion Buruz Burukoaren errebantxa (22-21), Ama Zurian, eta orain Asegarcerekin duen harremana luzatu du.

2015ean, 27 urteko pilotariak Buruz Buruko eta Lau T'erdiko txapelak irabazi zituen, eta Binakako Txapelketa irabazi du 2016an.